jueves, 29 de octubre de 2015

Lexikoa

Hemen daukazue bizkaieraz euskara batura itzulitako hitz batzuk:

  • Asteko egunak: astelena, martitzena, eguastena, aguena, barikua, zapatua, domeka.
  • Hilabeteak: urtarrila, zezeila, martia, jorraila, maiatza, bagila, garagagarrila, abuztua, iraila, urria, zemendia, abendua.
  • Urtaroak: udaberria, udea, udagoiena, negua.



abade: apaiz.
agorril: abuztu.
aitite/aittitte/aitxitxe: aitona.
amaitu/ama(i)txu: bukatu.
amama: amona.
amata(t)u: itzali.
artazi(a)k: guraizeak.
asau: urrun (Uribe Kostan)
bagil: ekain.
baltz: beltz.
bari(xa)ku: ostiral.
baso: mendi.
batzar: bilera.
beilegi: hori
berba: hitz.
berakatz: baratxuri.
domeka: igande.
ederto: ederki.
edur: elur.
eguazten: asteazken.
egubakoitz: (Debagoienean) ostiral.
eguen: ostegun.
ei: omen.
erdu: etorri (inperatiboa).
ete: ote.
garagarril: uztail.
gatzatua: mamia.
gitxi: gutxi.
gura/gure: nahi.
izara: maindire.
izeko: izeba.
lorail: maiatz.
ilbaltz: urtarril.
ilen: astelehen (baina astelen ere bai, eremu zabalagoarekin).
indaba: babarrun.
jaramon: kasu, arreta.
jezarri: eseri.
jausi: erori.
jorrail: apiril.
kirikino: triku.
karu: garesti.
korta: ukuilu.
labandu: irristatu.
lantzean behin: noizean behin.
lapiko: eltze.
lar, larregi: gehiegi.
le(ge)z: bezala.
lei: izotz.
lepo: bizkar.
lotu: gelditu.
madari: udare.
mailuki: marrubi.
mihin: mihi.
martitzen: astearte.
mosu: aurpegi.
motz: itsusi.
odoloste: odolki.
okela: haragi.
olgeta: jolas.
oratu: heldu.
ortu: baratz.
osatu: sendatu.
oste: atze.
ostarku: ostadar.
otu: bururatu.
papar: bular.
paraje: hurbil (Uribe Kostan).
pernil: urdaiazpiko.
sama: lepo.
txarto: gaizki.
txiker: txiki.
txilio: garrasi.
udagoien: udazken.
uger egin: igeri egin.
urre: hurbil.
urrin: urrun.
uzki: ipurdi.
zapatu: larunbat.
zarama: zabor.
zelan: nola.
zemendi: azaro.
zezeil: otsail.

No hay comentarios:

Publicar un comentario