jueves, 29 de octubre de 2015

Bideoak

Aurkezpen txiki baten moduan, hemen daukazue nola banatzen de euskara Bizkaian.





Aurkitu egin dugun bideoa nahiko bitxia da, izan ere, bizkaieraz hitz egiten ikasi zuen emakume arabatar baten historioa kontatzen du.


Bitxikeri moduan ere, hemen daukazue Gatibu musika taldearen abesti bat (Musturrek sartunde), bizkaieraz noski.




BIZKAIERAZ - EUSKARA BATUAN

Erdi lo hartu nindun - Erdi lo hartu ninduen
zure telefono deixek - zure telefono deiak
ez dau inor etxien - ez dago inor etxean
eta, pasatu zaitez. - eta etorri zaitez.

Geldi egon ezine - Geldi egon ezina
sartu eustan gorputzien - sartu zitzaidan gorputzean
eta nerbioxo pareu - eta urduri
segundo bakarrien. - segundu bakarrean

Ta prakak ezin sartu - Eta galtzak ezin sartu
helduko nazela berandu - helduko naizela berandu
ezin lotu alkondarie - ezin lotu alkondara
eskilarak beherantz banoie. - eskailerak behera banoa.

Eskutik heldu ginen - Eskutik heldu ginen
eskuak sutan ziren - eskuak sutan zeuden
di-da gure artien - di-da gure artean
sartu zan rollotxue - sortu zen rollotxoa
portaleko atien - portaleko atean
lehenengo kalentoie - lehenengo kalentoia
igogailu barruen - igogailu barruan
fuera lotsa guztixek. - kanpora lotsa guztiak

Ta prakak ezin kendu - Eta galtzak ezin kendu
ezin izango dot inoiz ahaztu - ezin izango dut inoiz ahaztu
ezin kendu alkondarie - ezin kendu alkondara
sofaren ganien etzunde. - sofaren gainean etzanda

Beldur barik - Beldurrik gabe
irrintzika - irrintzika
erropak etxien ziher botata - arropak etxean zehar botata
ta zu bilusik. - eta zu bilutzik

Zoro moduen - Zoroen moduan
maitatu ginen - maitatu ginen

eta probatu gendun estixen - eta probatu genuen eztian
musturrek sartunde. - muturrak sartuta

Zoro moduen - Zoroen moduan
jarri ginen - jarri ginen
ta gozatzen heldu zan goiza. - eta gozatzen heldu zen goiza

Erdi lo hartu nindun - Erdi lo hartu ninduen
zure mutilaren deixek: - zure mutilaren deiak:
kotxie aparkatu dot - kotxea aparkatu dut
laster gorantza noie. - laister gorantz noa.

Ta prakak ezin sartu - Eta galtzak ezin sartu
ezin ixengo dot inoz ahaztu - ezin izango dut inoiz ahaztu
ezin lotu alkondarie. - ezin lotu alkondara

Eskilarak berantz banoie.- Eskailerak beherantz banoa

Agur esan barik - Agur esan gabe
banoie, banoie. - banoa, banoa

Deitu nahi dozunien. - Deitu nahi duzunean

Eta zoro moduen - Eta zoroen moduan
jarriko gara - jarriko gara
ta probatu gendun estixen - eta probatu genuen eztian
musturrek sartunde. - muturrak sartuta

Zoro moduen jarriko gara - Zoroen moduan jarriko gara
ta gozatzen goiza helduko da - eta gozatzen goiza helduko da
alkarreri lotuta. - elkarri lotuta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario